Emakume bat eta ume bi zaurituta, Lezaman, haize handia dela-eta

Aikor aldizkaria 2010ko urr. 4a, 14:41
Haizeak gogor jo zuen lehengo asteburuan Euskal Herrian eta horren eraginez, istripu larri bat gertatzeko zorian egon zen Lezaman. Haizeak herrian jarritako puzgarria altxatu eta beste leku batera eraman zuen; zoritxarrez, 41 urteko emakume baten gainean erori zen. Gainera, beste ume bik ere hartu zuten mina. Zauriak ez ziren oso larriak izan, baina Gurutzetako ospitalera eraman zituen hirurak. Nekazaritza Azoka Lezaman egin zen hilaren 3an. Jaialdi horren haritik, puzgarriak jarri ziren azokaren gunearen alboan, udaletxearen atzeko aldean. Gaztelu bakoitzak 100 kilo pisatzen zuen, baina haizea puzgarria altxatzeko gauza izan zen eguerdi aldean. Barruan ume batzuk zeuden, eta inguruan, gurasoak. Istripua gertatu eta gero, Udalak puzgarriak kentzeko agindua eman zuen.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).