Kurutze Lezamako dantza taldea 1982. urte inguruan sortu zen. Ibilbide luze honetan asko eta asko dira taldeak eskaini dituen dantza agerraldiak, egin dituen probasaioak, jaiak... eta handik pasatu diren partaideak ere asko izan dira.
Oraingo partaideek hobeto ezagutu nahi dute taldearen historia, eta argazki bila dabiltza horretarako. “Baten batek dantza taldeari buruzko informaziorik edo argazkirik izanez gero, eskertu egingo genioke gurekin partekatzen badituâ€, aipatu dute. Hiru bide daude dantza taldekoei informazioa edo argazkiak helarazteko: kdtlezama@hotmail.com helbide elektronikoaren bidez, Uribarri Topalekuan (astelehen, martitzen, eguen eta barikuetan, 18:00etatik 19:00etara) edo Lezamako liburutegian.
Bestalde, Kurutze dantza taldea osatu baino lehen bazegoen beste dantza talde bat herrian: Odol gaztea. “Talde horren argazkiak ere batu nahiko genituzkeâ€. Argazkiekin batera argazkiak zein urtetakoak diren azaltzeko eskatu dute Kurutze taldekoek. Argazkiok ahalik eta lasterren itzuliko dizkiete jabeei.