Lezamako Udalak hainbat egitasmo jarriko ditu martxan herriko saltoki eta zerbitzuak bultzatzeko. Esate baterako, herritarren postontzietan euskaraz eta gazteleraz egindako diptikoak utzi ditu, eta bertan herrian dauden saltoki eta zerbitzuen berri eman du. Zerrendak “Hemen daukazu, Lezaman bertan†du lelotzat, eta horretan denda bakoitzaren izena, helbidea eta telefonoa agertzen dira. Ekimenak lezamarrek gabonetako erosketen parte bat euren herrian egitea du helburu.
Udalak lezamarren artean sustatu nahi ditu herriko saltoki eta zerbitzuak, Lezaman erosteak herrian bertan sortzen baitu aberastasuna eta ondorioz, herriak bizirik jarraitzen duelako. 2011n zehar, Lezamako udalak hainbat ekintza egingo ditu helburu honi heltzeko, saltoki eta zerbitzuen laguntzaz.