Lezamako liburutegia Plataforma Digital ekimenean dabil murgilduta. “Horren bitartez, Internet bidezko proiektu instituzionalak sortzea sustatu nahi da, on-line erako administraziorantz urratsak emanezâ€, azaldu dute prentsa-ohar batean. “Ekimen honen barruan, Lezama da proiektuak gauzatu dituen Txorierriko lehen udalerriaâ€. Proiektu bi garatu dituzte, hain zuzen ere: alde batetik, liburutegiaren bloga; eta bestetik, idazmahai birtuala.
Liburutegiak helbide honetan du bloga: http://liburutegiak.blog.euskadi.net/lezama. Besteak beste, unean-unean eskaintzen diren nobedade literarioen berri ematen dute han, baita ikus-entzunezko nobedadeen berri eta herrian antolatzen diren jardueren berri ere.
Idazmahai birtuala Netvibes tresna erabilita sortu dute: www.netvibes.com/lezamakoliburutegia. “Liburutegiaren erabiltzaileek zein edozein herritarrak derrigorrean bisitatu behar duten tresna da, izan ere, ez da soilik liburutegiko gaietara mugatzen, haratago doa eta albiste interesgarriak ere jasotzen ditu: herriko jardueren agenda, udal ekipamenduei buruzko informazioa eta kultur edukiak, banaka batzuk aipatzearrenâ€.
Liburutegia Facebook-en ere badago. Esan duten moduan, liburutegia Interneten eta sare sozialetan sartu nahi dute, liburutegiraino hurbiltzerik ez dutenei eta interesa dutenei ere hara heltzeko aukera emateko. “Gainera, on-line erako administrazioak erabiltzaileekiko elkarrekintza sustatzen duâ€. Tresna horiek garatu ahal izateko, liburutegiko langileek zenbait trebakuntza-ikastaro egin zuten iaz.