Lezamako Gazteguneko arduradunek “Lezama beti gazte†film laburren lehiaketa jarri dute abian. Ekimena 10 urtetik 13 urtera bitarteko gaztetxoei dago zuzenduta, eta haiek aisialdiaren inguruan dituzten iritziak eta nahiak ezagutzea du helburu.
Lehiaketaren zehetasunak apirilaren 9an, zapatuan, azalduko zaizkie Gazteguneko erabiltzaileei eta, era berean, materiala utziko zaie, lana egin ahal dezaten. Gainera, ahal bada, gidoiak arratsalde horretan bertan prestatzen hasteko asmoa dute antolatzaileek. Talde lana sustatzea ere badu helburu lehiaketak eta horregatik film laburrak Gaztegunea zabalik dagoen egunetan egingo dituzte parte-hartzaileek. Filmak apirilaren 16an grabatuko dituzte, eta emanaldia apirilaren 20an izango da. Irabazlea gaztetxoek eurek aukeratuko dute. Lehenengo eta bigarren postuetan sailkatuek saria jasoko dute.