Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak “Mikel Zarate†haur literaturako saria antolatu dute bigarren aldiz, eta hura Julen Gabiriak irabazi egin du. Gabiriak Nire aita ikusezina lana aurkeztu zuen lehiaketara. Istorioan hari bi nahasten ditu abilezia handiz. Batetik, aita arduratsu bat dugu, kezkatuta dabilena, haur txikia paseatzera ateratzen duenean inork jaramonik egiten ez diolako. Bestetik, etxeko alaba zaharra dugu, Elene, neska bizkor eta argia, mutiletan hasi berria dena. Idazleak umorez eta sentiberatasunez kontatzen ditu familiako gorabeherak. Gabiriak 3.000 euro jasoko du saritzat eta lana udazkenean emango da argitara. Lehiaketara 19 lan aurkeztu dira aurten.