Aurten argazki ikastaroa antolatu da lehenengo aldiz Lezaman, eta haren haritik Argazki Lehiaketa ere egin da. Lehiaketan 11 lagunek hartu dute parte eta, antolatzaileen esanetan, kalitate handiko lanak aurkeztu dira. Argazkiak abenduan zehar egongo dira ikusgai herriko liburutegian. Lehiaketa Mª Angeles Alonsok irabazi du eta saritzat lagun birentzako Spa zirkuitua jaso du. Bigarren Estibaliz Ramos lotu da, eta horri lagun birentzako bazkaria edo afaria eman diote oparitzat. Hirugarren postua Ingrid Gómezek eskuratu du eta trivial feminista bat jaso du sari.