Magalarte txakolina, Bruselan saritua

Aikor aldizkaria 2014ko mai. 22a, 10:49

Iñaki Aretxabaletaren Magalarte txakolinak urrezko domina lortu du Bruselako nazioarteko lehiaketan. Han 40 herrik hartu dute parte eta guztira 8.000 ardo aurkeztu dira. “Pozik gaude eta saria gustura hartu dugu. Eragingarri bat da aurrera jarraitzeko, eta gauzak ondo egiten gabiltzan adierazgarri”. Bestalde, aipatu beharra dago aurtengoa oso urte ona izaten ari dela Lezamako upeltegirako. Hala, zilarrezko Bacchus saria jaso du barrikan hartzitutako txakolin zuriagatik, eta “Txakoli de Bizkaia - Bizkaiko Txakolina" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak Magalarte txakolina aukeratu du aurten jatorri-deituraren ordezkari izateko.