Orain arte, udal argitalpen bi izan dira Lezaman, herritarrei informazioa hurbiltzeko: Lezama gaur aldizkaria eta Kultur Agenda argitalpena. Udaletik azaldutakoaren arabera, garai zailak dira eta gastuak murriztu beharra dago. “Hori dela-eta, euskarri bakar baten alde egin dugu, lagungarria dena informazioa azkar eta berehala emateko, eta kostu txikiagoa izango duenaâ€. Argitalpen berria Zebarri aldizkaria da. Han Lezama gaur eta Kultur Agenda argitalpenek oraintsu arte eskainitako informazioa batuko da hemendik aurrera. “Tinta bakarreko argitalpena da, ez koloretakoa. Izan ere, itxurari baino, lehentasuna edukierari eman nahi diogu. Azken batean, informazio aldetik kalitate bera eskainiko da, baina prezio merkeagoanâ€. Zebarri aldizkariak udal informazioa eskainiko du, eta herrian antolatzen diren jardueren berri emango du. Horrezaz gainera, bere orrialdeetan herriko pertsonek eta taldeek ere edukiko dute lekua. Lehenengo alea kalean dago jadanik.