Eskolaren urteurrena prestatzeko batzordea

Aikor aldizkaria 2012ko mar. 21a, 11:01

Datorren urtean 25 urte beteko dira Lezamako herri ikastetxea gaur egun dagoen lekura eraman zela. Lehenago Udalaren eraikinean eta Goitioltza Txokoan izan zen. Urteurrena ospatzeko, hainbat ekimen eta egitasmo egingo dira ekainetik aurrera. Horren haritik lantaldea osatzeko asmoa dago eta han nahi duten guztiek har dezakete parte: ikasle ohiak, Gurasoen Elkartea, egungo ikasleak, irakasle zein irakasle ohiak, Udala, herriko elkarteak eta partikularrak. Batzarra martxoaren 23an, 19:00etan, egingo dute eskolan.