Maiatzaren 28an Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Eguna izango da. Horren haritik, ekimenak antolatu dira Lezaman ekainaren 2rako. Goizeko 11etan ibilaldia aterako da plazatik, eta Enrique de la Peña medikuak hitzaldia emango du 12:15ean, Uribarri Topalekuan. Hitzaldian emakumeek euren osasunari buruz ez dakiten hainbat gai izango dituzte hizpide. Ostean, kopau osasuntsua eskainiko da. Ekimenak txorierritar guztiei daude zuzenduta.