Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik jakinarazi bezala, langile bat hil zen atzo Gasteizen, Jundiz industrialdean garabi baten gainean lanean ari zela. Langilea Lezamakoa zen eta 27 urte zituen. Esandakoaren arabera, garabia irauli zen eta gaztea 12 metrotik erori zen.