Martxoaren 1ean eta 2an Bierfest jaialdia egingo da Lezamako Kurtze auzoan. Txosnak ipiniko dira eta Alemaniako ohiko jatekoak zerbitzatuko dira bazkaltzeko eta afaltzeko. Garagardoa ere protagonista izango da eta prezio berezian jarriko da salgai. Horrezaz gainera, musika, kontzertuak eta mus txapelketa ere egongo dira. Kontzertuak Akerbeltz, Kartzarot eta Tito y sus mariachis taldeek eskainiko dituzte eta dj-ak ere egongo dira. Txosnak iluntzeko 8etatik aurrera zabalduko dituzte barikuan; eta eguerdiko 1:30etik aurrera, zapatuan.