Koerantzukizunerako tailerrak

Aikor aldizkaria 2013ko api. 11a, 12:31
Lezamako Udalak Koerantzukizunerako tailerrak antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Tailerrak Emakume eta gizonen arteko Berdintasunerako Planaren haritik antolatu dira, eta etxeko lanak partekatzearen garrantziaz emakumeak eta gizonak ohartzea du helburu. Era berean, oraindik indarrean dauden rol sexistak deuseztatu nahi dituzte. Maiatzaren 18an, joskintza eta iturgintza ikastaroak emango dira. Lehenengoa 10:00etatik 12:00etara izango da; eta bigarrena, 12:00etatik 14:00etara. Maiatzaren 25ean elektrizitate tailerra egongo da 10:00etatik 13:00etara; eta garbiketa eta lisatze tailerra, ekainaren 1ean, 10:00etatik 13:00etara. Azkenik, ekainaren 8an eta 15ean sukaldaritza tailerra egingo da 10:30etik 13:00etara. Tailerrak Goitioltzako txokoan emango dira eta izena ematea apirilaren 22tik maiatzaren 5ra bitartean egin behar da liburutegian.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).