Uztailaren 12tik 14 bitartean jaietan ibiliko dira Goitioltza Lezamako auzoan. Bertako jai-batzordeak egitarau oparoa antolatu du egun horietarako, eta laguntzaile hauek izan ditu: Zorrizketan euskara taldea, Kurutze dantza taldea, Zorribike eta Udala.
Uztailak 12, barikua
18:30: Jaien hasiera eta txupinazoa.
18:30-21:30: Umeentzako jolasak: puzgarriak eta apar jaia.
21:30: Dj Xaibor.
Uztailak 13, zapatua
Goizean zehar, “Goitioltza en duro” Txapelketaren entrenamenduak.
10:00: “Goitioltza ezagutu”, Zorrizketan euskara elkartearen eskutik.
13:00: Paella Txapelketan izena ematea.
14:00: Paellak aurkeztea eta sariak banatzea.
15:00-18:30: “Goitioltza en duro” Txapelketa.
19:00-21:00: Oxabi taldea.
21:00-22:30: Berbena, Trikidantz taldearen eskutik.
22:30-00:00: Sorpresa erraldoia.
00:00-03:00: Berbena, Trikidantz taldearekin.
Uztailak 14, domeka
13:00: Bertso-txakolinaren dastatzea, Etxahun Lekue eta Arkaitz Estiballezen eskutik.
17:00: Kurutze dantza taldearen emanaldia.
18:00: Ipuin kontalaria.
19:30: Saiheski jana.
20:00: Jaien bukaera.