Lezamako lasterketan izena ematea

Aikor aldizkaria 2013ko eka. 26a, 13:54

Irailaren 1ean zortzigarren aldiz egingo dira Lezamako mugetatik mendi ibilaldia eta mendi lasterketa. Han parte hartzeko izena emateko epea uztailaren 1ean zabalduko da. Izena ematea www.lezamakomugetatik.com webgunean egin behar da. Parte-hartzaileek 25 kilometroko ibilbideari egin beharko diote aurre eta 1.000 metro igo beharko dute. Ibilaldia goizeko 8:30ean hasiko da, eta lasterketa, 10:00etan. Ibilaldi txikiari ere goizeko 10etan emango zaio hasiera. Bestalde, aipatu beharra dago aurreko urteetan Lezamako mugetatik proba antolatu duten taldeak batu direla elkarte berri bat osatzeko: Mugetatik lezamar kirol kluba.