Zorrizketan Lezamako euskara elkarteak azarorako antolatutako ekitaldiak

Aikor aldizkaria 2013ko urr. 29a, 09:25

Asier Hernandez Pakea Bizkaia proiektuan ibili da eta azaroaren 8an hitzaldia eskainiko du Lezamako Uribarri Topalekuan. Saioa 19:30ean hasiko da. Txus Jaio rally gidari profesionala da eta hark ere hitzaldia emango du azaroan, Lezaman. Hitzaldia Uribarri Topalekuan izango da azaroaren 15ean, 19:30ean, eta ostean kopaua eskainiko da. Azkenik, kantu ikastaroa egingo da zortzigarren aldiz azaroaren 22an eta 29an, eta abenduaren 13an eta 20an. Irakaslea Itxaso Arrieta izango da eta eskola 19:30etik 21:00etara emango da Uribarri Topalekuan. Zorrizketan elkartearen bazkideek bost euro ordaindu beharko dute; eta 10 euro, bazkideak ez direnek. Izena ematea elkartearen facebook-ean egin daiteke; zorrizketan@gmail.com helbidean edo 688 693 655 telefono zenbakira deituta.