“Mikel Zarate” lehiaketa

Aikor aldizkaria 2014ko urt. 27a, 13:45

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak “Mikel Zarate” Lehiaketa antolatu dute bosgarren aldiz. Haurrentzako irakurgai berriak sortzea eta idazleen lana bultzatzea ditu helburu nagusitzat. Lehiaketara Lehen Hezkuntzako ikasleentzat sortutako lanak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Lanek DIN-A4 formatua izan beharko dute, tarte bikoitza utzita, eta gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50 orrialde edukiko dituzte. Hiru ale bidali beharko dira, idazlea nor den azaldu barik, eta aleokin batera gutunazal txiki bat. Horren kanpoaldean idazlaren izenburua adieraziko da; eta barrualdean, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia. Lanak aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko da. Helbide honetara agindu beharko dira: Lezamako Udala, Mikel Zarate Saria, Aretxalde 1, 48196 Lezama. Epaimahaiak beranduenez maiatzaren 31rako jakinaraziko du bere erabakia. Leire Bilbao Barruetabeñak, Miren Agur Meabe Plazak eta Antxine Mendizabal Aranburuk osatuko dute. Irabazleak 3.000 euro jasoko du saritzat eta Elkar etxeak argitara emango du bere lana.