Martxoan, tailer-saila bati eman zioten hasiera Lezaman. Tailerrak gazteei daude zuzenduta eta helburu hauek dituzte: neska eta mutilen artean tratu oneko harremanak sustatzea eta emakumeen kontrako indarkeria prebenitzea. Tailerrak Sortzen aholkularitza ematen dabil herriko Gaztegunean eta Gaztelekuan. Datozen hilabeteetarako zehaztu diren datak hauek dira: maiatzak 9, ekainak 6, irailak 26 eta azaroak 21. Gaztegunean arratsaldeko 6etan izango dira, eta Gaztelekuan, arratsaldeko 7etan. Era berean, berdintasuna ardatz nagusitzat duten hainbat ekimen egingo dira ludotekan ekainera arte.