Energia-subiranotasunari buruzko hitzaldia, Lezaman

Aikor aldizkaria 2014ko mai. 14a, 15:27

Hitzaldia GoiEner kooperatibak emango du ekainaren 6an, iluntzeko 8etan, Uribarri Topalekuan. Bertan, egunero kontsumitzen dugun energiaren ekoizpena, kontsumoa eta erosketa edukiko dituzte hizpide eta enpresa elektriko handien ordezko aukerak aurkeztuko dituzte. Azaldu duten bezala, energia, batik bat elektrikoa, gizartearen oinarrizko ondasun bilakatu da gaur egun, ura edo elikagaiak bezain beharrezkoa dena. Kooperatibak herritarrek oinarrizko ondasun honen kontrola berreskuratu eta bere garrantziaz jabetzea du helburu. Horretarako, energiaren kontsumo arduratsua eta iraunkorra bultzatzen du. GoiEner energia ekoiztu eta kontsumitzeko kooperatiba da, Energia-subiranotasuna berreskuratu nahi duena. Ekitaldia Lezamako trukezaleak taldeak antolatu du, eskolako gurasoen elkartearen laguntzarekin.