Mugetatik Lezamar Kirol Klubak joko bat proposatu die Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako ikasleei, herria apur bat gehiago ezagut dezaten. Umeek Lezamako Mugetatik ibilaldi-lasterketa pasatzen den leku bat aukeratu behar dute, haiek gogoko dutena. Leku horren argazkia edo marrazkia egin behar dute, eta zergatik gustatzen zaien azaldu. Lanak maiatzaren 31ra arte utzi ahal dituzte, eskolan, Lezamako maparen ondoan, dagoen postontzian. Lan guztiekin horma-irudi bat osatuko da eta parte-hartzaileek sari eskuratzeko aukera izango dute. Horrezaz gainera, opari berezi bi zozketatuko dira.