“Lezamako Mugetatik” mendi ibilaldia eta lasterketa bederatzigarren aldiz egingo da abuztuaren 31n. Izena ematea zabalik dago eta hura www.lezmakomugetatik.com webgunearen bitartez egin behar da. Proba Mugetatik klubak antolatu du; talde horretan Lezamako hainbat herritar eta elkarte batu dira.
Ezaugarriei dagokionez, ibilbideak 24 kilometro ditu eta 1.000 metroko desnibel positiboa. Gehienez 300 korrikalarik hartu ahalko dute parte lasterketan, baina ez da ibilaldian aritzeko kopuru-mugarik egongo. Izena emateak 14 euro balio du, eta, lekurik izanez gero, probaren egunean bertan egiten bada, 15 euro. Opariak banatuko dira parte-hartzaile guztien artean eta piper-jana eskainiko da.