Mendi-irteerak, Lezaman

Aikor aldizkaria 2014ko ira. 22a, 14:44

Lezama Gailur mendi taldeak irteera bi antolatu ditu urrirako. Hilaren 4an Ultzamako Parke Mikologikora (Nafarroa) joango dira eta han zizei buruzko ikastaro batean hartuko dute parte. Egun osoko irteera izango da eta jatekoa eraman behar da. Bazkideek hiru euro ordaindu beharko dute; eta bazkideek ez direnek, 13 euro. Hitzordua goizeko 8etan ipini dute plazan. Bestalde, hilaren 25ean Porracolina mendira egingo dute irteera, Kantabriara. Herriko plazatik goizeko 8:30ean aterako dira. Informazio gehiagorako: gailurmt@outlook.com.