Nekazaritza azoka, Lezaman

Aikor aldizkaria 2014ko urr. 7a, 15:11

Lezamako Udalak laugarren aldiz antolatu zuen nekazaritza azoka, urriaren 5ean. Horrek herriko baserrietan ekoizten diren produktuak bultzatzea du helburu. Guztira 28 postu jarri ziren eta bertan mota guztietako produktuak eskaini ziren: txakolina, barazkiak, olioa, gozokiak, ogia, landareak... Era berean, Lezama Saretzen merkatari, ostalari eta zerbitzuen elkarteak bat egin zuen jai-egunarekin eta lehendabiziko aldiz 84 kilo sardina erre zuen plazan. Ez zen hori ekitaldi bakarra izan. Izan ere, artzain txakurren erakustaldia egin zen eta batez ere umeek primeran pasatu zuten.