Urdaibaira txangoa

Aikor aldizkaria 2014ko urr. 22a, 09:30

Lezama Bizirik elkarteak txango berezi bat antolatu du azaroaren 15erako. Urdaibaiko Biosfera Erreserba ezagutzera joango dira eta txangoa txalupaz egingo dute. Azalpenak Edorta Jimenez idazleak emango ditu. Gainera, kopaua eskainiko da. Txalupan 20 lagunentzako lekua dago eta horregatik bada komenigarria izen ematea ahalik eta arinen egitea: lezamabizirik@lezamabizirik.com. Txangoak 15 euro balio du bazkideentzat; eta 25 euro, gainontzekoentzat.