Oxangoiti, elurretara

Aikor aldizkaria 2015ko urt. 8a, 12:49

Lezamako kultur elkarteak bidaia bat antolatu du otsailerako. Bidaia hilaren 14tik 15era egingo dute eta Gavarnie udalerrira joango dira; Saint Andre eta Saint Lary mendietara, hain zuzen ere. Mendiko eskia egingo dute bertan, pistako eskia, irteerak, elur-erraketekin ibiliko dira… Hara autoz joango dira eta mantenu-erdiko ostatua hartuko dute. Bidaiak 80 euro inguru balio du eta izena ematea Oxangoiti tabernan egin behar da, edo 650 31 27 84 telefono zenbakira deituta.