Lezamako mendi taldeak hirugarren aldiz antolatu du lehiaketa, eta bertan 18 urtetik gorako edozein bazkidek hartu ahalko du parte. Kategoria bi bereizi dira: paisaiak eta erretratuak, banakakoak zein taldekoak.
Argazkiak 2015. urteko ekintzetan ateratakoak izan beharko dira eta formatu digitala eduki beharko dute, bai zuri-beltzean, bai koloretan. Lanak gailurmt@outlook.com helbide elektronikora bidali beharko dira, eta parte-hartzaile bakoitzak argazki bakarra aurkeztu ahalko du kategoriako eta irteerako edo ekintzako. Argazkiak bidaltzeko epea abenduaren 13an amaituko da eta zehaztu beharko da egilearen izena, ekintzaren eguna eta kategoria. Mezuaren gaian “III. Lezama Gailur Argazki Lehiaketa 2015” idatzi beharko da.
Guztira lau sari emango dira; sari bi kategoria bakoitzeko. Irabazleek 45 euroko txartel bana jasoko dute saritzat, eta 30 euroko txartel bana, bigarren tokian gelditzen direnek.