Errezitaldia Lezamako Gazte Asanbladak antolatu du “Zapatu internazionalistak” ekitaldi-sailaren barruan. “La poesía trunca” poesia errezitaldia biharko zegoen antolatuta, baina egunez aldatu dute eta gaur egingo dute, arratsaldeko 6,30etan, kultura-aretoan. Ekitaldiak Latinoamerikaren egoera ikuspuntu hurbilago batetik ezagutzea du helburu.