Gabonetako txokoa, Lezaman

Aikor aldizkaria 2015ko aza. 25a, 09:50
Guraso elkarteak eta Lezamako Udalak lehenengo aldiz antolatu dute Gabonetako txokoa. Abenduaren 22tik urtarrilaren 5era egongo da zabalik, eta bertan urte biko umeek eta seigarren mailara arteko umeek hartu ahalko dute parte. Txokoa eskolan ipiniko da eta, besteak beste, tailerrak, eskulanak, musika eta kirola eskainiko dira. Izena ematea abenduaren 9a baino lehen egin behar da: eskolako umeak, eskolan bertan; eta gainontzekoak, liburutegian. Egitasmoak hiru aste iraungo du eta badago izena ematea asteko egiteko aukera.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).