Gazteek kale-zinema antolatu dute Lezaman

Aikor aldizkaria 2015eko ekainaren 3a

Ekintza Lezamako Gazte Asanbladak antolatu du ekainerako eta uztailerako. Orotara bost pelikula eskainiko dira. Emanaldiak Oxangoiti Kultur Elkartearen egoitzaren atzean izango dira; eta euria egiten badu, elizako portikoan. Pelikulak hauek dira: - Ekainaren 5ean, barikuan, 22:00etan, Lasa eta Zabala. - Ekainaren 19an, barikuan, 22:00etan, Tximeletak. - Ekainaren 30ean, martitzenean, 22:00etan, Txihiroren bidaia. - Uztailaren 15ean, eguaztenean, 22:00etan, La lengua de las mariposas. - Uztailaren 20an, astelehenean, 22:00etan, La estrategia del caracol.