Pilotari hasiberrientzako ikastaroa, Lezaman

Aikor aldizkaria 2015ko eka. 11a, 09:32

Lezamako Pilota elkarteak pilotari gazte eta hasiberriei zuzendutako ikastaroa egingo du irailean. Umeak adinaren arabera sailkatuko dira, eta datorren denboraldian zehar pilotaren oinarriak ikasteko aukera izango dute. Ikastaroak pilotari gazteak heztea du helburu, eta hori lortzeko, hainbat joko eta jarduera egingo dira. Besteak beste, gazteek esku biekin pilotari ematen ikasiko dute eta bizkortasuna landuko dute. Gainera, kirolari lotutako baloreak irakatsiko zaizkie haurrei, hau da, elkartasuna, begirunea, lan gogorra.... Umeek ez dute ikastaroan parte-hartzeagatik ordaindu behar izango, baina gurasoetako batek Lezamako Pilota Elkartearen bazkide egin beharko du. Informazioa gehiago: Ieltxu (666 16 32 92), Markel (636 81 40 27).