Lezamako Trukezaleak taldeak antolatu du azaroaren 22rako, eta goizeko 11etatik eguerdiko ordu biak arte egingo da herriko pilotalekuan. Azokak murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea ditu oinarritzat, eta hara nahi duenak dagoeneko erabiltzen ez dituen gauzak eraman ahalko ditu. Baita umeek ere: kromoak, jokoak, arropa… Era berean, bakoitzaren denbora trukatzeko aukera egongo da, baita zerbitzuak ere.