Igor Urrutikoetxeari omenaldia

Aikor aldizkaria 2015ko abe. 1a, 13:24

a: Jon Etxebarria “Txontxe”

Zapatuan, 150 lagun bildu ziren Igor Urrutikoetxearen gurasoen etxean, Lezaman, eta han, orain dela urte bi bere omenez landatutako haritzaren inguruan, omenaldi xumea eta hunkigarria eskaini zioten. Agurra dantzatu zen eta Etxahun Lekuek bertso batzuk bota zituen. Laurentzi Hormaetxea lezamarrak eta Gaizka Zurriarain LAB sindikatuko ordezkariak ere hitz batzuk esan zituzten Urrutikoetxearen oroimenez. Ondoren, bertaratutakoek gogora Igor ekartzen dieten oroigarriak ipini zituzten haritzean. Loretxoa eta Eusko gudariak abestiak kantatu zituzten guztiek batera. Oxangoiti tabernan herri bazkaria egin zuten eta bertan 40 lagun batu ziren. Bazkalostean lau berbaldi labur eskaini ziren eta gai hauek izan zituzten hizpide: Lezamako herrigintza, internazionalismoaren kriminalizazioa, langile borrokaren beharra eta Kataluniako prozesu independentista. Berbaldietan hauek hartu zuten parte: Izarne Agirre Lezamako EH Bilduko zinegotzia; Gabi Basañez Askapenako kidea; Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia; eta Edu Lucas Herrialde Katalanetako IAC sindikatuko ordezkaria.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).