Dantzak zapatuko arratsaldea girotuko du Goitioltzan

Aikor aldizkaria 2016ko uzt. 8a, 14:10
Goitioltzako jaiak uztailaren 8an eta zapatuan ospatuko dute Lezaman, eta jai-batzordeak egitarau zabala antolatu du hauen laguntzarekin: Udala, Kurutze dantza taldea, Zorri bike eta Zorrizketan euskara elkartea. Aipatu diguten moduan, ekintza erakargarrienak zapatuan izango dira. “Urtero moduan, paella txapelketa egongo da eta aurten, nobedade moduan, dantza plaza ekitaldia ekarriko dugu Iparraldetik, Patxi ta konpainia taldearen eskutik. Arratsaldea dantzaz girotzeko asmoa daukagu”. Uztailak 8, barikua 18:00: Txupinazoa eta jaien hasiera. 18:30: Umeentzako puzgarriak. 21:00: Ikuskizuna: Xaibor. Uztailak 9, zapatua 10:00: Mahaiak eta aulkiak banatzea. 12:00: Kurutze dantza taldearen emanaldia. 13:00: Paella Txapelketan izena ematea. 14:30: Paellak aurkeztea. 15:00: Enduro Txapelketa. 17:30: Enduro Txapelketaren sariak banatzea. Sokatira. 19:30: Dantzaldia: Patxi eta konpainia. 22:30: Erromeria: Trikizio.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).