Lezamako jaiak, gaurtik aurrera

Aikor aldizkaria 2016ko ira. 2a, 13:37
Asteburu honetan Lezamako jaiak izango dira. Lezamako Gailur mendi taldeak 25 urte bete ditu eta pregoia bere kideek botako dute gaur. Handik aurrera, lezamarrek makina bat ekitaldi izango dituzte eskura, Andra Mari jaiez eta udako azken egunez gozau ahal izateko. Hona hemen jai-egitaraua: Abuztuak 28, domeka –08:30: Lezamako Mugetatik XI. mendi martxea. –10:00: Lezamako Mugetatik XI. lasterketea eta martxa txikia. Irailak 2, barikua San Antolin auzoan –12:30: Mezea. Ostean, kopaua, trikitilariek girotua. –14:00: Azken ordua, bazkarirako txartelak erosteko (3 € aldez aurretik, 5 € egunean bertan). –14:30: Herri bazkaria (paellea), Lezama Saretzen alkartearen laguntasunagaz). Herrian –19:00: Koadrilen jatsierea, Mikel Zarate enparantzatik. Elektrorxufla, elektrotxarangak girotua. –20:00: Pregoia eta txupinazoa, Lezamako Gailur Mendi Taldearen eskutik. –20:00: Andra Mari Pelota Txapelketearen finalerdiak. –20:15: Poteoa herriko tabernetatik, Elektrorxufla, elektrotxarangak girotua. –22:00: Txosnak zabaltzea. –22:00: Umeen mozorro lehiaketako sariak banatzea. –22:00-00:00: Mozorrotuta datozanentzat 2 x 1 katxietan (garagardaoa eta kalimotxoa) eta alkohol bako edarietan. –23:30: Kontzertuak: Egarri + Dekot + Garilak 26. –01:00: Nagusien mozorro lehiaketako sariak banatzea. Jatetxe eta tabernetan, odolosteak afaltzeko. Irailak 3, zapatua –11:00-14:00: Umeentzako puzgarriak. –13:30: Poteo musikatua, herriko tabernetatik. Oxabi taldeagaz. –14:30: Jubiladuen bazkaria. –14:30: Herri bazkaria, Estankoaren eskutik. Txartelak, dendetan eta tabernetan salgai: 12 €. Erosteko azken eguna: abuztuak 31. –16:00: Kantaldia, Oxabi taldeagaz. –16:30-19:30: Umeentzako puzgarriak. –19:30: Kale-antzerkia: Walkman, Ganso & Cía taldearen eskutik. –22:00: Txosnak zabaltzea. –23:30: Kontzertuak: Eskean Kristo + Green Valley + Dj Bull. Jatetxe eta tabernetan, odolosteak afaltzeko. Irailak 4, domeka –09:30: IX. Andra Mari MTB Lasterketea, Zorribike taldeak antolatua. –12:30: Mezea. Ostean, Ekidazu abesbatzaren eta Koro Gallego Eixil abesbatzaren (Cedeira) emonaldia. –18:00: Aizkolari, trontzalari eta harri-jasotzaileen erakustaldia. –20:00: Mariachiak. Irailak 7, eguaztena. Odoloste Eguna Jatetxe eta tabernetan, odolosteak afaltzeko. Irailak 8, eguena. Andra Mari Eguna –12:30: Mezea. –18:00: Umeentzako kale-antzerkia: Hor konpon Marianton. Plazan. –19:00: Frontenis Txapelketako finala. –19:30: Bertso-pintxo-poteoa, Fredi Paia eta Oihana Bartra bertsolariakaz. Irailak 9, barikua –12:30: Mezea. –18:30: Lezamako Pelota Eskolako partidak eta Andra Mari Pelota Txapelketako finala. Irailak 10, zapatua. Bolalekuko jaiak –12:00: Kurutze dantza taldearen emonaldia. –13:00: Paella Txapelketan izena emotea. –14:30: Paellak aurkeztea eta sariak emotea. –16:30: Mus Txapelketea. Izena emotea, Goiko Tabernan (20 € bikoteka). –17:00: Umeentzako puzgarriak eta tailerrak. –19:30: Txokolatadea. –21:00: Erromeria, Nakar taldeagaz.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).