Horren ikusgai izan zen Iruñako antzerki-manifestazioa: Espainiarekiko maitasuna goraipatzeko bildutakoak, Guardia Zibilaren presentzia itogarrian eroso daudenak, Asironi dimisioa eskatuz, euskararen kontrako lelorik entzun ez arren, seguru baten batek gustora nahastuko lituzkela… eta kaka-nahaste hortan nire buruan etengabeko oihartzuna utzi zuen galdera: non daude feministak? Horixe galdetzen zuten manifestariek… Orduan gertakaria galderarekin lotu nahaian hasi naiz, feminismoa zer den oraindik batzuek ez dutela ulertu, edo borroka hura genero indarkeriarekin lotu nahi duten… Zorionez, Euskal Herriko feministak mediatikoki kaka artean eta arinkeriaz baino pauso sendoagoetan dabiltza. Feministak non dauden? Gizarte eredu ez patriarkala, ez kapitalista, ez militarizatu baten alde lanean. Emakumeen kontrako erasoak salatzen, beste eredu sozialago batzuk aldarrikatzen, erakundeetan izandako lorpenak ospatzen, munduko emakumeenganako elkartasuna erakusten… Euskal Herriko feministak Altsasun daude, milaka herritarrekin batera, indar polizialei bakean uzteko eskatzen*.
*gazteak atxilotu dituzte terrorismo delituengatik, ikaragarria eta beldurgarria. Muntai poliziala muturreraino eramana. Elkartasun osoa haiei eta Altsasu herriari.