Iparraldea ekarriko dute Lezamara berriro ere

Aikor aldizkaria 2017ko mai. 22a, 10:08

Iaz Iparralde Eguna ospatu zuten lehenengo aldiz Lezaman. Ekintzak hango kultura eta folklorea herritarrei ezagutaraztea eduki zuen helburu, eta aurten bigarren aldiz antolatu dute maiatzaren 27rako. 

Egun horretan ekitaldi sorta zabala egongo da 12:00etatik aurrera: Iparraldeko dantzak, musika, bazkaria eta kontzertuak, batzuk aipatzearren. Gainera, aurreko egunean, maiatzaren 26an, Iparraldeko Euskal Elkargoari buruzko hitzaldia eskainiko da, 19:00etan, Kultura Aretoan.

Iparralde Egunaren antolatzaile dira Lezamako Udala, Zorrizketan euskara elkartea, Kurutze dantza taldea, jai batzordea eta Gurasoen elkartea. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).