Gaueko tren zerbitzu berezia, gaur, Lezamako jaietarako

a: Gaizka PeƱafiel 2017ko ira. 8a, 11:38

Gaur hasiko dira Lezamako jaiak eta hori dela-eta, Euskotrenek zerbitzu berezia eskainiko du gauean. Izan ere, trenak ordu biro ibiliko dira gau osoan zehar. 

Kukullagatik lau tren aterako dira, 0:08an, 2:08an, 4:08an eta 6:08an. Horiek guztiak 34 minutu beranduago helduko dira Lezamara. Era berean, Lezamatik zazpi tren irtengo dira: 22:52an, 23:51n, 0:51n, 2:51n, 4:51n, 6:48an eta 7:38an. Zapatu gauean, ohiko ordutegia izango dute trenek. Beraz, lau tren hartzeko aukera egongo da Lezamatik Kukullagara: 23:51n, 0:51n, 2:51n eta 4:51n eta 6:58an. Eta beste lau, Kukullagatik Lezamara: 0:08an, 2:08an, 4:08an eta 6:08an.  

Informazio gehiago lortzeko, Euskotrenek bide hauek ipini du herritarren eskura: geltokietan; telefonoz, 944 333 333 zenbakiari deituta; www.euskotren.eus webgunean; @euskotrenEJGV twitter kontuan; eta Euskotreneko aplikazioan, telefono mobilaren bidez.

 

Ordutegia begiratzeko, sakatu link honetan:

http://www.euskotren.eus/sites/www2.euskotren.es/files/E3_L3%20vf.pdf

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).