Izan ere, gaur egun errepidearen hegaletik ibili behar izaten dute, horrek dakarren arriskuarekin. Tarte bietan argiak ere ipiniko dituzte.
Kurtze auzoa eta Zamudio arteko lanak amaitzen direnean, Larrabetzurako bideko espaloia egiten hasiko dira. Aurreikusitakoaren arabera, lanak sei hilabeteren buruan amaituko dituzte. Udalak 555.689 euro ipiniko ditu lanetarako.