Hakimak bederatzi kanta eskaini zituen, 40 minutuko saioa. Gaztea oso gustura ibili zen eszenatokian, inolako presiorik gabe. “Niri berdin dit non jarduten dudan, agertokia handia ala txikia den, batean zein bestean berdin-berdin abesten dut-eta”. Hakima pozik egon arren, gustatuko zitzaiokeen “apur bat beranduago jotzea, jende gehiago batzeko”. Hala ere, bere ustez, BBK Live jaialdiak lagunduko dio bere ibilbidea bultzatzen. “Jaialdiaren haritik, proposamen batzuk jaso ditut, batez ere kanpoan abesteko. Esate baterako, Italia aldean. Ez dakit, gogor nabil lanean, aurrera egiteko”.