“Antolatzaileok hartutako erabakia izan da. Bizkaian eta inguruetan badaude BTT proba asko eta guztiek daukate formatu berdina. Hori dela-eta, probari buruzko hausnarketa egiteko asmoa dugu, etorkizunean berritasunak ekaini ahal izateko”.
Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete proban parte hartu duten txirrindulariei, laguntzaileei, babesleei eta erakundeei, eta adierazi dute etorkizunean “Txorierriko infernua” berriro antolatzeko asmoa dutela. “Espero dugu laster gure berri izatea”.
Andra Mari MTB Martxa “Txorierriko infernua” orain dela 10 urte hasi zen antolatzen, Lezamako jaien testuinguruan.