Eitb kateak jaso duen moduan, konpainia estatubatuarrak 2019an irekiko du biltegia. Amazonek ez du iragarri nolako inbertsioa egingo duen bertan, baina momentuz 12 lagun hasiko dira lanean, Lezaman. Txorierrikoa ez da Bizkaian jarriko duten biltegi bakarra. Izan ere, egoitza logistiko bat Trapagaranen jarriko dute.