Lezamako etorkizuna, mintzagai, bihar

Aikor aldizkaria 2019ko ots. 26a, 12:11

Lezama Bizirik auzo elkarteak mahai-ingurua antolatu du biharko, otsailaren 27rako, herriko Udalaren babesarekin. Horrek “Lezamako geroa... A ze plana!” du izenburua, eta Uribarri topalekuan egingo da, 19:30ean. 

Bilbo metropoliko lan berriaren erredaktore batek hartuko du parte mahai-inguruan, baita Lezamako EAJ-PNV eta EH Bilduko udal taldeetako ordezkariek ere. Era berean, Lezama, babestu zure lurra izeneko bideoa ere kaleratuko da lehendabiziko aldiz. Bideoa Lezama Bizirik elkarteak ekoiztu du.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).