Aurten, Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak 10. aldiz antolatu dute Mikel Zarate Haur Literaturako saria, baina epaileek – Miren Agur Meabe, Leire Bilbao eta Xabier Mendiguren– irabazlerik ez aukeratzea erabaki dute. Izan ere, euren ustez, aurkeztutako lanek ez dute kalitate nahikorik izan. Sariak haurrentzako irakurgai berriak sortzea eta idazleen lana bultzatzea ditu helburu. Iaz, Lur Gallastegi bilbotarrak idatzitako Saharako itsasoa lanak irabazi zuen lehiaketa.