Mikel Zarateren hats literarioaren atzetik ibiliko dira Lezaman. Zarate (1933-1979) euskaltzale amorratua zen eta bere lanak sentimendu hori du barru-barruan. Hilaren 6an, ibilbide literarioa egingo da idazlearen Lezamako txoko kutunetan barrena, hil zenetik 40 urte igaro direnean, hura omentzeko modu aparta baita. Hitzordua 11:00etan ipini dute Hilario Astorki plazan. Informazioa eta erreserbak: 944 556 126 telefono-zenbakia eta liburutegia@lezama.org helbide elektronikoa.