Etxekalte taldeak girotuko du Oxangoitiko “Azken Barikua”

Aikor aldizkaria 2019ko aza. 27a, 12:36

Bariku honetan, Etxekalte talde bermeotarrak kontzertu bat eskainiko du Oxangoiti tabernan, Lezaman, “Azken Barikuak” musika-ekimenaren barruan. Betiko moduan, saioa 20:00etan hasiko da. Egun berean afaria egingo dute Igor Urrutikoetxea gogora ekartzeko. 

Etxekalte taldeak 2015ean sortu zen eta hauek dira partaideak: Unai Irisarri (ahotsa/gitarra), Jonan Juarez (baxua), Iker Etxebarria (bateria) eta Iñaki Olondo (ahotsa/gitarra). Taldeak batez ere rock alternatibo estiloko kantak jotzen ditu. Urrian sei kantak osatutako Gure Hizkeran diskoa argitaratu zuten.

Beste alde batetik, lezamarrek kontzertua aprobetxatuko dute Igor Urrutikoetxeari omenaldia egiteko. Etxekalte taldeko saioaren ostean, afaria egingo da Oxangoiti tabernan bertan eta nahi duenak han eman ahal du izena. Urruti 2013ko azaroaren 28an hil zen Brasilen, istripu baten ondorioz, 38 urte zituela. Lezamarra LAB sindikatuaren kidea izan zen, baita Aikor! aldizkariaren kolaboratzailea ere.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).