Elurretara irteerak, Gailur taldearen eskutik

Aikor aldizkaria 2020ko ots. 3a, 14:22

Lezamako mendi taldeak elurra gozatzeko irteera bi antolatu ditu otsailerako. Aurreko urteetan legez, otsailaren 16an Lunadaraino hurbilduko dira. Hitzordua 08:30ean ipini dute eskolan, eta parte-hartzaileek edozein tresna eraman ahalko dute elurretan ederto pasatzeko, hala nola lerak eta plastikoak.

Lunadara autobusez joango dira eta inguruko jantoki batean bazkalduko dute. Izena ematea lehenbailehen egin behar da. Informazio gehiagorako, gailurmt@outlook.com helbide elektronikora idatz daiteke.

Bestalde, elur-erraketekin ibiltzeko irteera egiteko asmoa dute otsailaren 22an. Nora joan aurreko egunetan erabakiko dute momentu horretan elur-kopurua zein den. Horri lotuta, jakinarazi dutenez, Urkiolara, Gorbeiara edo Lunadara joan litezke. Egun horretarako hitzordua 08:30ean ipini dute Herriko Plazan. Aurrekoan legez, izena ematea ahalik eta lasterren egin behar da bidaia eta elur-erraketak alokatzea kudeatu ahal izateko.             

 

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).