Lezamako kintoak Athleticeko instalazioetan izan dira abesten

b:@athletic_eus 2020ko otsailaren 4a

Santa Ageda bezpera da gaur eta, ohiturari eutsiz, herritarrak, elkarteak eta abesbatzak txokorik txoko ibiliko dira abesten. Lezamako kintoak, esaterako, Athleticeko instalazioetan izan dira abesten, mutilen lehen taldeak entrenamendua hasi baino lehen.