Promesa mailan, Alberdik eta Etxebarriak Oier Hormaetxe lezamarra kaleratu zuten finalerdian. Hormaetxe Aitor Morgaetxebarria zornotzarrarekin batera aritu zen eta partida polita jokatu arren, 22 eta 17 galdu zuten finalisten kontra. Beste finalerdian, Ariztegik eta Gartziak 22 eta 17 irabazi zioten Senar-Garmendia bikoteari.
Lehenengo mailari dagokionez, finalerdian, Zubizarreta eta Uriondo 22 eta 19 nagusitu ziren Azketa-Elizegiren kontra. “Txapelketan orain arte ikusi den partidarik onena izan zen hori”, esan digute Lezamako Pilota Elkartekoek. Beste norgehiagokan, Etxebarriak eta Arresek sailkapena lortu zuten finalerako, 22 eta 13 irabazi zielako Astizi eta Madariagari.