Geltokiaren kanpoaldetik zihoan lur azpiko igarobidea kendu, eta ETSk trenbide gaineko oinezkoentzako igarobidea zabaldu zuen otsailean. Hala ere, atzo arte igarobidera bakarrik eskaileretatik hel zitekeen.
Igogailu panoramikoek zortzi pentsoarentzako lekua dute (630 kg), eta telefono bidezko konexioa eta bideozaintza-sistema. Bestalde, Igogailuen ondoko eskailerak 12 metro luze den igarobideak lotzen ditu. Igarobidea gauez argiztatzen da.